Adi, filmatzen, ekin!
SinopsiaZein da euskarazko zinemaren tamaina eta zein izan liteke etorkizunean? Adi, Filmatzen, Ekin! saioak euskal zinemaren bilakaera aztertzen du, lehen filmetik (Gure Sor Lekua) arrakasta handiko lanetara (Aupa Etxebeste!) eta gaur egungo ekoizpenetara. Kike Amonarrizek Euskadiko Filmoteka bisitatzen du, Zinegin eta Lekeitioko jaialdiak ezagutzen ditu, eta zuzendari zein ekoizleekin hitz egiten du animazioaz, filmaketaz eta sektorearen erronkez.

