Euskal umorea
SinopsiaEuskaldunak serioak al gara? Euskal umorea existitzen al da? Kike Amonarrizek aurkezten duen Hau Dunk Umorea! saioak euskal seriotasunari buruzko topikoak aztertzen ditu eta umorearen garrantzia jorratzen du gure gizartean. Soziologo, mediku eta artistekin elkarrizketak eginez, umorearen onurak aztertzen dira eta aktore, marrazkilari, monologista eta bertsolarien ahotsak entzuten dira.

