Eredu ere bagarelako
SinopsiaEuskara beste hizkuntza minorizatuentzat erreferente nola bihurtu den erakusten du atal honetan. Eskoriatzan, Garabide GKEaren lankidetza linguistikoko proiektuak ezagutuko ditugu. Bertsolaritzaren eta Galizia, Portugal zein Hego Amerikako tradizioen arteko antzekotasunak aztertzen dira. Gainera, Korrikaren nazioarteko eragina, helduen euskalduntzea eta metodologia ekarpenak adituekin jorratzen dira. Euskal Herritik kanpo zertan garen erreferente galdetuko duen inkesta ere jasotzen da.

