Kiroletan euskaraz
SinopsiaSaioak euskaraz kirola egitearen garrantzia azpimarratzen du. Maider Unda, Gaizka Garitano, Leire Olaberria eta Matxalen Ziarsolo bezalako kirolariek beren esperientziak kontatzen dituzte, eta Abel Barriolak euskarak pilotan duen eragina azaltzen du. Gainera, Jose Ángel Iribarrek lehen kirol hiztegia gogoratzen du eta euskararen erabilerak kirolean izan duen bilakaera aztertzen da. Gasteizen, Harrikada curling taldearekin, edozein kirol euskaraz egin daitekeela erakutsiz.

