Zergatik da garrantzitsua euskara?
SinopsiaKike Amonarrizek galdera nagusi batekin hasten du ikasturtea: zergatik da garrantzitsua euskara? Halaber, munduan hizkuntza bakarra egoteak gauzak erraztuko ote lituzkeen aztertzen da. Belén Uranga soziolinguistak hizkuntzen ekologia azaldu eta aniztasunaren aberastasuna azpimarratzen du, eta Amaia Anterok hiztunek euskarari ematen diogun balioa argitzen du. Jon Landaburuk Kolonbiako hizkuntzak aurkezten ditu, eta Bernardo Atxagak bere gogoeta eskaintzen du, beste aditu batzuekin batera.

