loading

Hizkuntzen mundua

Tribuaren Berbak

Hizkuntzen mundua

SinopsiaIzaro eta Kike Londresera joan dira munduko eta Europako hizkuntzen inguruko informazio bila, eta bertan bizi diren euskaldunen, eta bertako herritarren iritziak jasotzera. Elin Haf Jones galestar euskaldunarekin arituko da. "European Language Equality Network" erakundearen presidentea da Elin. Hizkuntzen berdintasunaren alde lanean ari den erakunde honek 175 bat elkarte eta erakunde biltzen ditu, 50 bat estatutako, 25 bat hizkuntza ordezkatuz. Dylan Inglis Bristoleko gazte poliglota euskara irakasle da gaur egun Edinburgon. Euskara nola eta zergatik ikasi zuen, eta euskarak zer erman dion azalduko digu. Garazi Goia Ikus-entzunezkoetan aditua eta aholkularia da, euskara bezalako hizkuntzek hedabideen esparruan duten erronka, eta gurea bezalako hizkuntzentzat ikus-entzunezkoen esparruak duen garrantzia nabarmendu ditu. Jon Sindreu,¿The Wall Street Journal¿eko ekonomia-kazetaria ezagutuko du. Bera katalana da, ama euskalduna du, eta euskara berreskuratu duenez, saioari euskarazko bere lehen elkarrizketa eskaini dio. Ekonomia globalizatuaren garaian gurea bezalako hizkuntzek zer toki duten esango digu eta zer estrategia erabil genitzake. Ali Robinson, Ethnologue erakundeko ordezkaria da. Ethnologue erakundeak munduko hizkuntzen jarraipena egiten du, kontabilizatu eta sailkatuz. Haien arabera, guztira 7.159 hizkuntza daude munduan. Milioi bat hiztun baino gehiago dituztenak 456 dira, eta horien artean dago euskara. Aliren ustez, munduko hizkuntzei erreparatuta euskararen biziberritze-prozesua guztiz ezohikoa da. Amaitzeko, Izaro eta Kike, Bea Asurmendi abeslariarekin eta Mikel Acosta Hegoa diskak-en sustatzailearekin elkartuko dira.