loading

6. atala

Sustraia

6. atala

SinopsiaBECetik abiatuko gara gaur, Gustoko azoka antolatu baitzuten berriro. Hurbileko eta kalitate oneko elikagaiak sustatzea da Gustoko azokaren helburua. Ondoren, baxurako flotaren antxoa-harrapaketak eta Suspertze Plana izango ditugu albiste. Judit eta Aitor bi gazte abeltzain dira eta esne-etxalde bat gobernatzen dute era ekologikoan. Haren ekoizpenetik hainbat gazta-mota egiten dira. Bastidan amaituko dugu, ibilbide bat abian jartzen ari baitira labar-dolareak ezagutarazteko.