22.atala
SinopsiaIsastegi sagardotegitik sagar-uzta berria ezagutuko dugu, jatorri-izeneko euskal sagardoa egiteko erabiliko baita. Euskadi Elikatuz sarien lehen edizioaren berri emango dizuegu albistegian. Sariak Basque Culinary Centerren banatu ziren. Nafarroa aldera joko dugu ondoren, Harri Herri ezagutzera. Ordizian barazki lehiaketako lehen saria irabazi zuten bi gazteak dira proiektu hori martxan jarri zutenak. Ordiziako Idiazabal Eguna laburbilduz amaituko dugu. Artzainak, gaztagileak eta jatorri-izeneko eragileak batu zituen topaketa bat izan zen.

