14.atala
SinopsiaOre Amak bere lantegia irekitzen digu okintza tradizionalaren artea ezagutzeko. Giberri bisitatuko dugu, ahuntzen zaintzan eta kalitatezko esnekiak ekoizten aritzen den ustiategia, eta Artzain Eguna ospakizunean parte hartuko dugu, artzain kulturari omenaldia eginez. Horrez gain, Errezilgo loraldian bisitak antolatzen dira eta instalazio agroboltaikoen proiektu berritzaileak aurkezten dira.

