loading

9. atala

Sukaldarien liga

9. atala

SinopsiaSUKALDARIEN LIGAren final handitik urrats bakarrera, inoiz baino zailagoa izango da zazpi izarren artera igarotzea. Lehiaketaren ibilbidean gastronomikoki nabarmendu diren zortzi amantal zuridun sukaldarik baino ez dute izango izarren artera igarotzeko aukera. Aukeratuak izango dira: Ibai Goikoetxea, Amaia Unzurrunzaga, Anton Igeregi, Jone Etxaiz, Garikoitz Mancisidor, Goizane Bilbao, Andoni Varela eta Joseba Núñez. Amantal beltz preziatua lortzeko eta Euskal Herriko sukaldaririk onena izateko hautagairik onenak direla erakusteko, plater perfektua eskatuko diete epaileek. Lehiakideek azken ahalegina egin beharko dute eskatutako errezeta maila gorenean aurkezteko: ostra tartarra txakolin apar eta sagar berdearekin. Bigarren probako erronkari aurre egiteko, ohiko moduan taldeak eratu beharko dituzte. Aurreko saioan, Jon Iñaki izan zen sukaldari onena eta oraingoan sukaldariburu izatea egokituko zaio. Bere taldean egoteko Baladi, Maria eta Asier aukeratuko ditu. Talde irabazleak final handirako txartela irabaziko du zuzen-zuzenean. Haurrentzako menu bana kozinatu beharko dute, baina haurrek gorroto dituzten zenbait osagai erabiliz: gibela, azalorea eta brokolia. Haurrei gustatzeko moduko platerak aurkeztea izango da erronka. Jon Iñakik Ibai aukeratuko du aurkari gisa. Bere taldean egoteko Eneko, Jone eta Oier aukeratuko ditu. Azken norgehiagokan, janari soberakinak erabiliz, goi-mailako sukaldaritza egiteko gai direla erakutsi beharko dute talde galtzaileko kideek. Plater eskasena aurkezten duena kanporatua izango da SUKALDARIEN LIGAtik.