3. atala
SinopsiaBeste astebetez hainbat sukaldari profesional zein amateur Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eskuratzeko lehiatuko dira SUKALDARIEN LIGA-n. Lehen proban, Ferran Adrià sukaldari ezagunaren tortilla deseraikia berrintrerpretatu beharko dute. Plater eskasena prestatzen duena kanpo geratuko da; eta plater onena egiten duena, aldiz, bigarren fasera igaroko da. Bigarren proban, ¿neguko oturuntza¿ bana osatu beharko dute bi taldeek; negu sasoiko produktuak izango dituzte eskuragarri, eta talde bakoitzak hiru platerez osatutako menua onduko du. Aurreko saioan, Asier izan zen sukaldari onena eta oraingoan sukaldariburu izatea egokituko zaio. Hirugarren proban, talde galtzaileko kideek arraina kozinatu beharko dute, eta bakoitzari arrain mota eta errezeta ezberdin bat egokituko zaio. Astero legez, azken norgehiagoka horretan lehiakide batek SUKALDARIEN LIGA utzi egin beharko du.