loading

1. atala

Sukaldarien liga

1. atala

SinopsiaLehen atalean, Euskal Herriko bi produktu izar izango dira aurreneko probaren protagonistak: Bermeoko antxoa eta Idiazabalgo gazta. Lehiakideek pasta freskoa egin beharko dute eta osagai horiekin batera errezeta osatu. Plater eskasena prestatzen duena kanporatua izango da; eta plater onena egiten duena, aldiz, bigarren fasera igaroko da. Bigarren proban, taldeka aritu beharko dira. `Etxeko menua´ prestatu beharko du talde bakoitzak: pistoa, marmitakoa eta sagar tarta kozinatu beharko du taldeetako batek, eta arrain zopa, sukalkia eta arroz pastela, besteak. Azken proban, gonbidatu berezi baten bisita jasoko dugu. Hilario Arbelaitz sukaldari mitikoak proposatutako errezeta bat kozinatu beharko dute lehiakideek. Norgehiagoka honetan lehiakide batek SUKALDARIEN LIGA utzi egin beharko du.