loading

Navarra Hoy 22 - 2025-2026

Navarra Hoy

SinopsiaNafarroako memoria historikoaz aritzeko, hainbat talderekin hitz egiten dugu. Foruzaingoarekin batera, ikastetxe batean ziberjazarpenari buruz ematen duten hitzaldi batera joaten gara. Ramon eta Josebaren istorioa ezagutuko dugu; belaontziz Ozeano Atlantikoa zeharkatzeko ametsa betetzen ari diren bi lagun nafar dira. Bildotsak jaiotzeko garaia da, eta Arraiozeko Indakoa baserriko Nerea Mortalena ezagutuko dugu. Iruritako Olari jatetxean, 'arkumea chilindrón erara' prestatuko dugu. Murchanten, Tomasek dituen Japoniako arkade-makinen bilduma ikusiko dugu. Patricia Lloves nutrizionistarekin eta María Gironés farmazialariarekin hitz egingo dugu, Ozempic-i buruz. Gardera (Erronkaribarrean) egingo dugu bisita. Eta, amaitzeko, asteko albiste nagusiak laburbilduko ditugu 60 segundotan.