Txinako Urteberria
SinopsiaTxinatarren Urteberria, Udaberriko jaia edo Ilargiaren Urteberria (Chūnjié), Txinako egutegiko jaiegun tradizional garrantzitsuena da. Urteko data aldakorra izaten da, urtarrilaren 21etik otsailaren 20ra bitartean, eta munduko migraziorik handiena eragiten du: milioika txinatar beren jaioterrietara itzultzen dira familian ospatzeko.
Euskal Herrian, eta bereziki Bilbon, txinatar komunitate handiak urte berriari hasiera emateko jarduera desberdinak antolatzen ditu: umeentzako tailerrak, arte martzialen erakustaldiak, lehoiaren dantza, artisautza erakusketak eta dragoiaren desfilea.


