loading

Kandelatxoen eguna

Mundu bete jai

Kandelatxoen eguna

SinopsiaKandelatxoen eguna (Día de las velitas, Noche de las velitas) Kolonbiako jairik tradizionalenetako bat da. Egun hori noiz helduko itxaroten egoten dira kolonbiar asko eta asko. Jaieguna aldatu egiten da herrialdeko eskualde batetik bestera, baina, lekurik gehienetan, abenduaren 7ko gauean hasita, kaleak, merkataritza-guneak, herri eta hirietako etxeak argiztatzen dituzten farolatxoak eta kandelak pizten dira. Egun horretan, Gabonetako jaiei ematen zaie hasiera. Euskal Herrian ere egun horretan ospatzen dute egun handia kolonbiarrek, asteburua zein astegun buruzuria izan. Hala ere, herrialdetik urrun egonik, ospatzeko modua desberdina da, noski. Hurrengo egunean, abenduaren 8an, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna ospatzen da, eta hain zuzen birjina hori omentzea dago bezperako jaiaren oinarrian. Ondoren, hilaren 16tik aurrera, Mariak eta Josek Belenerako egin zuten ibilaldia gogoratuz, bederatziurrenak etorriko dira; eta, azkenik, Jesusen jaiotza.