loading

Eid al-Fitr

Mundu bete jai

Eid al-Fitr

SinopsiaIslamiarrek hilabeteko baraualdia egiten dute urtero. Jan barik egoten dira eguzkia ateratzen denetik iluntzera arte. Hilabete horri Ramadan esaten zaio. Ramadana amaitzean, hiru egunez Eid al-Fitr izeneko jaia ospatzen dute, baraua eteteko jaia, alegia. Ospakizuna oso goiz hasten da komunitateko otoitzekin. Horren ostean, gosaldu, eta bertan behera uzten dute hilabetez egin duten baraualdia. Gainerako egunetan senideak eta lagunak bisitatu eta elkarrekin jatordu bereziak egiten dituzte. Umeei opariak ere egiten zaizkie.