loading

Ngondo Jaialdia

Mundu bete jai

Ngondo Jaialdia

SinopsiaKamerungo Errepublika Afrikako erdi-mendebaldeko estatu burujabea da. Hego-mendebaldean Gineako golkoa du; Nigeria ipar-mendebaldean; Txad ipar-ekialdean; Afrika Erdiko Errepublika ekialdean; eta Ekuatore Ginea, Gabon eta Kongoko Errepublika hegoaldean. Hiriburua Jaunde da, baina Duala da hiririk handiena, hiriburu ekonomikoa eta Kamerunera sartzeko ate nagusia. Hain justu, bertan ospatzen da Ngondo Jaialdia. Jaialdi hori Kamerungo Duala eskualdeko sawatarrek urtero ospatzen duten jai tradizionala eta errituala da. Sawa, Kamerungo Wouri ibaiko herriei deritze. Ibai horretatik portugaldarrak sartu ziren Duala hirian, eta bertan ikusi zituzten izkirak (camarão) zirela eta, Rio dos Camarões deitu zioten, eta hortik sortu zen Kamerun herrialdearen izena. Sawatarren komunitate txikiek, Sawa Handia deritzena osatzen dute, eta kultura bera partekatzen dute: uraren eta arrantzaren kultura; urak eskaintzen dizkien baliabideekin bizi den kultura, hain zuzen ere. Sawa Handiaren barruan, 15 bat herri txiki daude; itsasertzetik Kamerungo hego-mendebalderaino hedatzen direnak. Sawa herriarentzat zeremonia kultural eta erlijioso garrantzitsua da Ngondo, arbasoak ohoratzeko eta haien babesa eta bedeinkazioak eskatzeko egiten dena. Erritu, dantza, kantu eta bestelako jardueren bidez, tradizioa bizirik mantentzea eta komunitate-loturak sendotzea du helburu.