Hilen Eguna
SinopsiaMundu osoan ohikoa da familiek hildakoak gogoratzea, eta haiekin bat egiteko jaiak ospatzea. Herrialde katolikoetan Domu Santu eguna izaten da, Obon herrialde budistetan, Undas Filipinetan edo Jesa Korean eta Txinan, esaterako. Era berean, Venezuela, Ekuador, Peru eta Bolivia moduko herrialde latinoamerikarretan, eta bereziki Guatemala, Belize edo Mexiko bezalako herrialde mesoamerikarretan, Hildakoen Eguna (Día de Muertos) ospatzen da. Hildakoen omenezko egunak adierazpen kultural ikusgarriak dira, ospatzen dituzten herrialdeen tradizioaren araberakoak. Denetan ezaugarri komun bat aurkituko dugu; hildakoak oroitzeaz gainera, emozioz betetako egunak dira, hunkigarriak, familia eta lagunak elkartzekoak.


