Jo eta ke
SinopsiaParrillan eta ikatzez egindako sukaldaritzan jartzen dugu arreta: Usurbilen, Napo eta Pacok bisigu on bat egiteko sekretuak partekatzen dituzte Olivi jatetxean Asier Ibarlucearekin; Lezon, lau lagun atzerritarrek lehen aldiz txuleta probatzen dute Patxikuenean; Gasteizen, Aitorrek kamado japoniarra erabiltzen erakusten du Kromáticon errezeta harrigarriekin; Elciegon, Valdelana familiak arkume-txuletak erreko ditu mahatsondo-kimuetan Mikel Larrañagarentzat; eta amaitzeko, Galdakaon eta Zierbenan sardina-parrillada eta txorizo-festa biziko ditugu.