Luxuzko Guztian
SinopsiaZein da luxua Euskal Herrian? Harroputza ala diskretuagoa? Programa honetan gure inguruko esklusibitatea ezagutuko dugu: Borja Elorza enpresaburuaren etxea eta Bilboko txoko esklusiboak bisitatuko ditugu, Leioan Maserati garestienaren prezioa jakingo dugu, eta Donostian Miriam Badaró arte-galeria eta bi Michelin izarreko Amelia jatetxea ezagutuko ditugu. Gainera, Biarritzera joango gara Raquel Balencia modeloarekin, hotel eta boutique esklusiboen bisita gidatua eginez.