Euskal Herriko errituak
SinopsiaSaioak Euskal Herriko erritu, jai eta tradizio zaharrenak ezagutzeko bidaia proposatzen du, gaur egun ere bizirik dirautenak. Llodion Santa Agedaren kantua, udaberria iragartzeko; Ituren eta Zubietako inauteri zaharrak; San Migel de Aralarren Teodosio de Goñiren kateen legenda; eta gure amonek seme-alabak izateko egiten zituzten errituak. Ondare kultural paregabea ezagutzeko iraganera bidaia.