Dusseldorf
SinopsiaNahiara Gagok Gabonetako magia biziko du Düsseldorf-en, bertan bizi diren euskal herritarren eskutik. Josu Egearekin San Nikolas azoka, Medienhafen portua eta Rhin dorrea bisitatuko ditu, familia-afari tipikoarekin amaituz. Naiarak ardo beroa dastatzera eramango ditu, Hinkel okindegia ezagutzera eta Rhin ibaian gurutzaontzi batean nabigatzera. David Rodrigok izeia erosteko ohitura eta seme-alabekin gozokiak jateko tradizioak partekatuko ditu. Azkenik, Goretti Urbina eta Guille Martinezek munduko barrarik luzeena duen kalea eta izotz-patinaje pista erakutsiko dizkiote.