Ingalaterrako hegoaldea
SinopsiaCarolina Calvok Ingalaterrako hegoaldea bisitatuko du Southampton, Brighton eta Portsmouth ezagutuz bertan bizi diren euskal herritarren eskutik. Ainhoa Arteagarekin Titanic-en historia eta portu kirolgunea ezagutuko ditu. Kepa Artarazek Brighton erakutsiko dio, hondartza eta tren elektriko zaharra barne. Guillermo Marinekin, sekoiak eta oreinak gordetzen dituena New Forest basoa bisitatuko du. Erika Fernandezen eskutik Saint Michael eliza eta Tudor Etxea ezagutuko ditu, gosari ingelesa prestatzen duen bitartean. Azkenik, Alain Costak Portsmouth eta bere dantza akademia erakutsiko dizkio.