Panama
SinopsiaRoberto Vazquezek Panamara bidaiatuko du han bizi diren euskal herritarren eskutik herrialdea ezagutzeko. Sara de Maintenant-ek alde zaharra eta Independentziaren plaza erakutsiko dizkio. Iker Uriarterekin Panamako kanala eta Panama Zaharra, Amerikako Pazifikoan sortutako lehen hiri europarra, bisitatuko dituzte. Aizea Garciak, Frank Gehryren Biomuseoa erakutsiko du eta bere bikote Quentin-ekin afari tipikoa partekatuko dute. June Pomposorekin Gatun ibaian nabigatuko dute Embera Quera komunitatera eta Frantziaren plaza bisitatuko dute. Azkenik, Paul Garayk itsaski-merkatua ezagutuko dute.