Munich
SinopsiaErreportaje honek Munichera eramaten gaitu, Bavariako hiriburura eta Alemaniako hiri garestienetara. Julio, Gasteizko ingeniaria, Marienplatz, Maximilianstrasse eta garagardotegi tipiko bat erakusten dizkigu. Ana, Getxokoa, Parke Olinpikoa eta Dachauko kontzentrazio-esparrua bisitatzen ditu. Ane eta Katia, Donostiako bikiek, Municheko Unibertsitatean ikasten dute eta Allianz Arena, Michael Jacksonen memoriala eta Neuschwanstein gaztelua ezagutzen dituzte. Iratxe, Gasteizko biologoa, Lorategi Ingelesa eta bertako olatu artifiziala erakusten digu, baita doktoretza egin zuen unibertsitatea ere.