Qatar
SinopsiaErreportaje honek Qatar-era eramaten gaitu, Golko Persikoko herrialde moderno eta esklusiboenetako batera. Ivan, Bilboko arkitektoa, hotel baten obrak, Sealine basamortua eta Zokoa erakusten dizkigu. Eider eta Jonatan, Basaurikoak, Perla artxipielagoa, Cartier kanala eta 2022ko Munduko Txapelketako estadioa bisitatzen dituzte. Nekane, bideo-editorea, Katara, Zekreet eta Corniche ezagutzen laguntzen digu, baita Arte Islamikoaren Museoa ere. Fatima, Irundarra, Qatarreko hezkuntza-sistema, bitxi-dendak eta West Bay, etxe orratzak pilatzen diren eremua erakusten dizkigu.