Kalifornia Beherea
SinopsiaAiora Oronoz Kalifornia Beherera (Mexiko) doa, Tijuana ezagutzeko. Mugako hiririk jendetsuena da, harresiak eta kultura eta gastronomia nahasketak markatuta. Hidalgo merkatua eta Pasaje Rodríguez bisitatuko ditugu, baita kanodromoa eta AEBekin muga ospetsua ere. Guadalupe harana esploratuko dugu, ardoaren eskualde nagusia, eta Ensenadako kasino historikoak, Charles Chaplin bezalako izarrek bisitatuak. Gainera, Jai Alai euskal kirolaren tradizioa ezagutuko dugu, 50eko hamarkadan indarrez iritsi zena.