Eindhoven
SinopsiaEindhovenera bidaiatuko dugu, Herbehereetako bosgarren hiririk handiena, ekintzailetasunagatik eta diseinu industrialagatik ezaguna. High Tech Campusa bisitatuko dugu, Europako kilometro koadrorik adimentsuena, eta Strijp-S auzo bohemioa. Bertako baserri batean gazta tradizioa ezagutuko dugu, Den Bosch-eko kanaletan arraun egin eta bere katedral ikusgarria miretsiko dugu. Gainera, Van Gogh bi urtez bizi izan zen Nuenen herria esploratuko dugu, aire zabaleko museo bihurtua gaur egun.