loading

Indarkeriaren hazia

Ur handitan

Indarkeriaren hazia

SinopsiaSexu heziketaren alorrean arreta berezia jarri beharrean gaude; gorakadan diren emakumeen aurkako erasoak, taldekako bortxaketak eta gazteenen indarkeria sexistak ez dute etenik. Egunero eta nonahi gauzatzen dira sexu-erasoak; fisikoak eta ez fisikoak. Horien gerizan, erasoa jasan duten emakumeen beldurra, babes falta eta berbiktimizazioa daude. Karga soziala, etengabea da. Zein da arazoaren egungo muina? Andrea Vitoria (25 urte, Tolosa). Pare bat urte pasa dira bortxatua izan zenetik. Bortxatzailea ezaguna da bere herrian, familia onekoa eta ¿tipo normala¿ eta ondorioz, salaketa eta erasoa zalantzan jarri dituzte Andrearen ingurukoek. Anonimatua mantendu nahi duen 21 urteko emakumea. 2022ko Urte Berri eguneko goizaldean erasotua izan zen. Etxera bueltatzeko norbaitekin kotxean bueltatzeko galdezka hasi eta ezagun bat eskaini zion nahi bazuen berak eramango ziola. Maddi Etxeberria Otaegi (25 urte, Larraul). Duela bi urte, Miramarko parkean igande arratsalde pasa zegoen, lagun batekin, lurrean manta gainean eserita eta kitarragaz kantari. Beraiengandik 5-7 metrora gizon bat huribildu zen eta zuhaixka artean gorde zen. Maider Urrutia Martinez eta Ainhoa Sanchez Garcia (21 urte, Aretxabaleta), giro femInista sortzea jomuga duen Virgin Mary Dj musika taldearen sortzaileak eta partaideak dira. Iazko herri bateko jaietan, musika probak egiten hasterako mutil gazte talde handi bat eszenatokira gerturatu eta arazoak sortu zizkieten. Pildora anonimoak: Sexu erasoak (fisikoak eta ez fisikoak) jasan dituzten hainbat emakumeren audioak/testigantzak entzungo ditugu saioan zehar pildora moduan. Maria Dosil Santamaria (32 urte, Zugastieta). EHUko doktorea da eta nerabe eta gaztetxoenen pornografia kontsumoaren inguruko ikerketa burutu du. Ateratako ondorio nagusia; pornografia dela haur eta nerabeen heziketa sexual bakarra eta honek eragin zuzena duela beraien jarrera eta harreman sexu-afektiboetan. Borja Muñoz Arrastia (37, Izarra), Sexu hezitzailea da. Nerabeekin zuzeneko hartu-emanean dihardu.