Ekintza, bihotzez egina
SinopsiaSaioak boluntariotzaren egoera, belaunaldien arteko erreleboa eta erronkak aztertzen ditu gazteen boluntarioen testigantzen bitartez. Parte hartzen dute Leire Pagonabarraga Arriola eta Nahia Salinas Llaguno, GEU elkartekoak, aniztasun funtzionaleko kide bat duten familiei laguntzen diotenak; Markos Gabilondo Fernández eta Mamadou Diallo, Amara Berriko Afari Solidarioak taldekoak, Donostiako kalean bizi diren pertsonei afariak banatzen laguntzen dutenak; Nahia Fernández de Lucas, Nagusilan boluntarioen laguntza elkarteko boluntarioa; Miren Gurrutxaga Sagarna, Gizaldeko langilea; eta Olatz Betanzos Oar Arteta, boluntarioa.

