loading

Buru osasuna, lehen eta orain

Ur handitan

Buru osasuna, lehen eta orain

SinopsiaLuzaroan, pertsonaren ongizatean fisikoa izan da erdigunea, buruaren osasuna gerizpean eta bazterrean utzita. Gaur-gaurkoz ordea, sarean gehien bilatzen dena norberaren buruarekin ongi eta bakean sentitzeko informazioa da. Osasun mentala balioesteko ordua iritsi dela dirudi, psikearen aroa hemen da. Zenbat dugu egina eta zenbat dugu egiteko? XXI. mendeko gizarte moduan, osasun mentala ulertzeko eta kudeatzeko prest al gaude, benetan? Historiako garai ezberdinetan diagnostikatu diren zenbait nahasmendu jasaten dituzten hainbat lagunen testigantzak aztertuko dira, azken hamarkadetan buru osasunaren alorrean gizartean eman den bilakaera erakusteko asmoz. Idoia Mendibe Ansorregi (46 urte, Markina-Xemein). Nahasmendu bipolarra diagnostikatu zioten duela bi harmakada. ¿Trastornoarekin lehenengo kontaktua 12-13 urterekin izan nuen, triste-deprimituta aurkitzen nintzen, jakina, ez nekien ezer nire trastornoari buruz¿. Hamarkada bat pasatu behar izan zen diagnostiko bat jaso arte. Jesus Maria Guzman Raposo ¿Jexux Mari¿ (42 urte, Beasain). Arreta Gabeziaren Nahasmendua diagnostikatu zioten 30 urterekin. Haurtzaro zaila izan zuen. Ez zegoen inongo informaziorik ezta kontzientziarik nahasmendu honen inguruan. ¿Bitxo-raroa¿ sentitzen zen eskolan, lagunekin eta baita familian ere. Irakasleek garai hartan bere familiari emandako azalpen nagusia alperra zela izan zen Zorione Santa Cruz Zorrozua (63 urte, Zamudio). Zorioneren senarrak, 71 urteko gizonak, nahasmendu bipolarra du. Zorionek 17 urte zituela hasi zuten erlazioa eta hasieran ez zion ezer nabaritu.Sandra Vallejo Hernandez (31 urte, Gasteiz). Hainbat aldiz buruaz beste egiten saiatu ostean Mugako Nortasunaren Nahasmendua diagnostikatu zioten 21 urterekin. - Larraitz Pampliega Arnaez (23 urte, Lezo). 6 urterekin Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahasmendua (AGHN) diagnostikatu zioten, bera oso pozik bizi zen baina eskolan irakasleek zerbait nabaritu zioten, ez zen geldirik egoten, taldeetatik banatzen zen.. Eta gurasoei komentatu zieten. Imanol Querejeta Ayerdi