loading

Drogak. Normaltasun berria?

Ur handitan

Drogak. Normaltasun berria?

SinopsiaEz dakigu noizkoa den gizakiaren eta drogen arteko harremana, isla ugari dituen historia baita. Gizartearen dinamismoan eta joan etorrian, drogek, lorratz ezberdinak utzi dituzte eta gaur egungo gazteen ikuspuntua, guztiz bestelakoa izan daiteke. Droga berrien sorrerak eta horien eskuragarritasunak ez du etenik. Normalizazioaren itzala ekarri ote du horrek? Zer diote egungo adituek; zer diote kontsumitzaileek; eta batipat, zer diote mendekotasunean erori diren lagunek? Alain Morcillo (35 urte): Nerabezaroan alkohola eta kalamua probatu ostean, 18 urte zituela lagun batek kokaina probatzeko eman zion. Gustatu eta astebururoko kontsumoan erori zen, denborarekin irtetzea, kontsumitzeko aitzakia bilakatuz, Duela urte eta erditik Hernaniko Gizakia Helburu proiektuan dago, terapian. Elixabet Morcillo (35 urte). Alain Morcilloren arreba. Berak lagunduta dago Alain Gizakia Helburu proiektuan. Eneko Roige (34 urte): 16 urterekin bera eta bere kuadrilako lagunak alkoholaren, tabakoaren eta speedaren kontsumoarekin hasi ziren, asteburuetan.31 urterekin lehen ingresua izan zuen, 10 hilabetez egon zen tratamenduan, baina kalera irtetzean, beti girora bueltatzean, kontsumoan erori zen berriz. Duela hiru hilabete berriz ere ingresatzea erabaki du, Gasteizko ¿Jeiki¿ zentroan. Asier Irazoki (39 urte): Alainen txikitako laguna izatez gain, Alainen terapiako hasierako faseetan bere tutorea izan da, oso gertutik bizi izan du bere prozesu osoa. Maitane Egurza (37 urte): Alainen terapeuta da, Gizaki Helburu proiektuko langilea da Paula (ez du bere identitatea publiko egin nahi). 23 urte. Kalamua kontsumitzen du, bataz beste, 10 porro erretzen ditu egunean. Kalamuaren kontsumoa eta, orokorrean, beste droga batzuen kontsumoa gazteen artean normalizatuta dagoela ikusten du. Eskuragarritasunari dagokionez, drogak erostea oso erraza dela dio. Goretti Soroa eta Manu Machimbarrena. EHUko psikologia fakultateko irakasleak dira, ¿Adikzioen psikologia eta osasuna¿ liburuko egileetako bi.