5. atala
SinopsiaAstigarragan hasiko dugu Sustraia saioa gaur. Euskal Herriko arotzeria-eskoletako ikasleak herriko dolare zahar bat berreskuratzen ari dira. Albistegian, Zarautzeko Mahasti Krosaren laburpena egingo dizuegu. Ipar Euskal Herriko hiru gaztek 'Txanda' izeneko proiektua jarri dute martxan. Baratze bat lantzeaz gain, jatetxe bat ireki dute Bilbon, produktu ekologikoak bertan erabiltzeko. Irunen amaituko dugu. 'Itsasoko' enpresa txiki bat da, eta aditu askoren iritziz, munduko arrain zoparik onena egiten dute.

