16. atala
SinopsiaMutrikutik irekiko dugu Sustraia. Leire eta Aitor beren herrian gozogintza eta okintza negozio bat irekitzearen aldeko apustua egin zuten bi gazte ekintzaile dira. Basotik fundazioak basoa eta natura hurbiltzeko duen ekimenaz hitz egiten dizuegu albisteetan. Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileek basoaren onurez goza dezakete. Jarraian euskal artzain txakurraz eta bere bi bariedadeez hitz egingo dugu. Gaur Iletsu txakurra dugu hizpide, artzaintzarako txakur aparta. Bermeotik amaituko dugu, joan den asteburuan Arrain Azokaren edizio berri bat ospatu zen lekutik.

