loading

15. atala

Sustraia

15. atala

SinopsiaSustraia saioa Lautadatik hasiko dugu gaur; Arabatik, beraz. Burguko herri txikian landa-saltoki bat zabaldu dute. Bertan, elikagai ekologikoak eta tokiko produktuak saltzen dira. Saltoki berriak onura ekarriko die inguruko baserritarrei. Albistegian, San Isidro egunaren berri emango dizuegu. Arespalditzako azokarik garrantzitsuenetako bat da, baina aurten bertan behera geratu da, eurite eta ekaitzengatik. Amaitzeko, Lana-Etorki bisitatuko dugu, Europako hegoaldeko zerrategirik handiena. Esperientzia handiko bi kooperatiba batzearen emaitza da.