loading

8. atala

Sukaldarien liga

8. atala

SinopsiaBeste astebetez hainbat sukaldari profesional zein amateur Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eskuratzeko lehiatuko dira SUKALDARIEN LIGAn. Lehen proban, Pur jatetxeko Jean-François Rouquetten errezeta bat prestatu beharko dute amantal zuridunek: zainzuri-berde gazpatxoa. Finala gero eta hurbilago dago eta ondo aprobetxatu beharko dute amantal beltza lortzeko aukera bakoitza. Ohi bezala, plater onena kozinatzen duen lehiakideak amantal beltz preziatua eskuratuko du, hala, bigarren probara igaroz. Ibai izango da onena. Sukaldari txarrena, aldiz, lehiaketatik kanpo geratuko da, Aitor Romero izango da. Bigarren proban, joko dibertigarri batean parte hartu beharko dute amantal beltzek: enkantea! Osagaiz betetako kutxak izango dituzte eskuragarri, baina oraingoan inoiz baino argiago ibili beharko dira denboraren kudeaketarekin, izan ere, kutxa horiek erosteko kozinatzeko minutuak eskaini beharko dituzte. Aurreko saioan, Maria izan zen sukaldari onena eta oraingoan sukaldariburu izatea egokituko zaio. Bere taldean egongo dira: Jon Iñaki, Asier eta Baladi. Mariak, Ibai aukeratuko du aurkari gisa eta bere taldean egongo dira: Edu, Eneko eta Oier. Azken norgehiagokan, bisita berezia izango dugu SUKALDARIEN LIGAn, Rafa eta Armintz Gorrotxategi gozogileek erronka gozoa proposatuko diete talde galtzaileko kideei. Hirugarren proba horretan lehiakide batek SUKALDARIEN LIGA utziko du. Edu izango da kanporatua. Ainhoa Etxebarria da aurkezlea eta epaimahaia Javi Riverok, Maider Larrañagak eta Aitzol Zugastik osatzen dute.