7. atala
SinopsiaBeste astebetez hainbat sukaldari profesional zein amateur Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eskuratzeko lehiatuko dira SUKALDARIEN LIGAn. Lehen proban, fusioa menperatu beharko dute amantal zuridunek. Ganba ogia eta txipiroiak bere tintan plater bakarrean uztartu beharko dituzte, eta plater onena kozinatzen duen lehiakideak amantal beltz preziatua eskuratuko du, hala, bigarren fasera igaroz. Sukaldari txarrena, aldiz, lehiaketatik kanpo geratuko da. Jon Iñaki izango da garailea eta Isaac, ordea, kanporatua. Bigarren fasean, hamaiketako bana kozinatu beharko dute bi taldeek, baina ez edonolakoa, ¿brunch¿ oso bat prestatu beharko baitute: koktel bana, opilak, plater gozoa eta plater gazia. Detaileak asko zaindu beharko dituzte eta antolaketa ona ezinbestekoa izango da proba hau irabazi eta beste astebetez lehiaketan lasai jarraitzeko. Aurreko saioan, Maria izan zen sukaldari onena eta oraingoan sukaldariburu izatea egokituko zaio. Zein estrategia erabiliko du? Lehiakide indartsuenak aukeratuko ditu bere ondoan egoteko, ala hirugarren probara begira ahulen bat aukeratzea komeniko zaio? Oier aukeratuko du sukaldari burua, kontran jokatzeko. Azken norgehiagokan, talde galtzaileko kideek kutxa misteriotsuekin jolastu beharko dute. Kutxa bat aukeratu beharko dute, barruan dagoena zer den jakin gabe. Gai izango al dira epaileek finkatutako denboran goi mailako plater bat prestatzeko? Astero legez, hirugarren proba horretan lehiakide batek SUKALDARIEN LIGA utziko du. Aste honetan, Asier kanporatua izango da.