6. atala
SinopsiaBeste astebetez hainbat sukaldari profesional zein amateur Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eskuratzeko lehiatuko dira SUKALDARIEN LIGAn. Lehen proban, plater begetariano bat kozinatu beharko dute: falafelezko pita tzatziki saltsarekin. Plater onena kozinatzen duen lehiakideak amantal beltza lortuko du eta bigarren fasera igaroko da; sukaldari txarrena, aldiz, SUKALDARIEN LIGAtik kanpo geratuko da. Sukaldarik trebeena proba honetan Baladi Goiburu izango da, eta kanporatu bi egongo dira: Iraitz eta Iñaki. Bigarren fasean, ¿janari arina¿ delakoa kozinatu beharko dute bi taldeek. Antolaketa ona eta estrategia ezinbestekoak izango dira proba hau irabazi ahal izateko eta beste astebetez lehiaketan lasai jarraitzeko. Aurreko saioan, Edu izan zen sukaldari onena, eta oraingoan sukaldariburu izatea egokituko zaio. Zuriñe Berganzo aukeratuko du sukaldariburu aurkari gisa. Zein estrategia erabiliko dute oraingoan? Azken norgehiagokan, barrukiak izango dira protagonista. Talde galtzaileko kideek oilar gandorrak kozinatu beharko dituzte. Gai izango al dira jaki berezi horrekin goi mailako plater bat prestatzeko? Astero legez, hirugarren proba horretan lehiakide batek SUKALDARIEN LIGA utziko du. Ainhoa Etxebarria da aurkezlea eta epaimahaia Javi Riverok, Maider Larrañagak eta Aitzol Zugastik osatzen dute.