loading

2. atala

Sukaldarien liga

2. atala

SinopsiaAste honetan, lehiakideek sukaldari onenaren titulua lortzeko lehian jarraituko dute. Lehenengo proban, Patrizia Vitelli sukaldeko influencer eta Txorieneko aurkezlearen bisita jasoko dute. Japoniako bi errezeta biral prestatu beharko dituzte: Katsu sando eta Tamago sando sandwichak. Plater pobreena prestatzen duena lehiaketatik kanpo geratuko da; platerik onena egiten duena, berriz, bigarren fasera pasatuko da. Bigarren proban bakailaoa izango da protagonista; bakailao tortilla, piper beteak eta bakailaoa bizkaitar erara alde batetik, eta kauserak, bakailaoa ajoarriero eta bakailaoa pil-pil erara, bestetik. Aurreko saioan, Egoitz Zabaleta izan zen sukaldari onena eta oraingoan sukaldeburua izatea egokituko zaio. Oier Biritxinaga beste taldeko sukaldeburua aukeratuko du. Hirugarren proban, lehiakideek gozogintza menperatzen dutela erakutsi beharko dute, txokolatezko errezeta bat prestatuz. Azken partida honetan lehiakide batek Sukaldarien Liga utzi beharko du. Ainhoa Etxebarria da aurkezlea eta epaimahaia Javi Riverok, Maider Larrañagak eta Aitzol Zugastik osatzen dute.