13. atala
SinopsiaLur Errekondo eta Iñigo Vicensek azken irlara, Cayo Monte Chicora, baltsaz iritsiera aurkezten dute. Parte-hartzaile bakoitzak finalean ikusi nahi duenari botoa ematen dio eta Xabierrek lehen pasea lortzen du. Beste bi finalista erabakitzeko jolas batean, itsaspean dagoen kanoiko bala bat aurkitu behar dute pala eta iparrorratz baten laguntzaz; Mikel eta Jabata dira arrakastatsuak. Xuban eta Ilargi kanporatuak dira. Finalistak: Mikel, Xabi eta Jabata.