Metro Bilbao
SinopsiaMetro Bilbaoren Beste Aldean bereziak Bilboko metroaren barne funtzionamendua erakutsiko digu, 30 urte betetzear dagoenean. Trenak nola konpontzen eta mantentzen diren, tailerrak non dauden eta zer gertatzen den bertan ezagutuko dugu, gainbegiraleen lana eta Aginte Postu Zentralizatutik egiten den kontrola barne. Gainera, metroarekin lotutako istorio pertsonalak ezagutuko ditugu: Ander, ikusmenik gabea; Borja, ehun milioigarren bezeroa; eta Dani Álvarez kazetaria, Underrun gaueko lasterketan parte hartu zuena.