A fuego lento
SinopsiaGorputza eta arima berotzen dituzten koilara-platerak ezagutuko ditugu, sasoiko produktuekin egindakoak. Zornotzako Jauregibarria jatetxean, Beñat Ormaetxeak basurde masailak eta uso platera prestatuko ditu. Bizkaian, Zuriñe Garcíak dilista tradizionalak egingo ditu, eta Paul Ibarrak hummus berezi bat sortuko du. Nafarroan, Irene eta Aitorrek Ollokin erremolatxa eta azak bilduko dituzte errezeta freskoak egiteko. Larraulen, Lara eta Anastasya Iker Urangaren lapa-zopa dastatuko dute Zirta Ostatuan. Eta Orduñan, José Ignacio Aranak bere amama Tomasaren barraskilo errezeta berreskuratuko du Txoko Kantarranasen.