Ibarra
SinopsiaPagadik Joxean Urruzolarekin hasiko du bisita, Ibarako Piperrak markako sortzailearekin; Jexus Ozaitaren Seat 600ean ibiliko da, Isidoro Gaztañaga boxeolaria eta Aitor poni-zalea ezagutuko ditu, eta Joxean Zubelzurekin Izaskun auzoa bisitatuko du. Zuhaitzek Xanti Mendigain ezagutuko du, abizen hori duen bakarra; Martzelino eta Higini anai-arrebekin hitz egingo du; Pexkatero ezagutuko du herrian, eta bisita Iñaki Sarasolarekin amaituko du, bere baserriko ohiturak erakutsiko dizkiona.