37. atala
SinopsiaGalaik eta Rushek azken kolpea eman diete Yocahuei, Palmeretako dueluan Keni garaitu eta kanporatu ostean. Baina okerrena iristear dago: Montyk oraindik ez daki abenturan zuen aliatu handiena galdu duela. Nola erreakzionatuko du bere bidelagun leialaren erorketa ezagutzen duenean? Bien bitartean, Aimarrek hautsi egin du urdinen eta horien arteko eraso ezaren ituna, Rush nominatzean, eta gerra piztu du azken txanpa bete-betean. Eta tentsioa gorenean dagoela, iritsi da “Escaleras al cielo”, final handiaren aurreko jokorik erabakigarriena.