Kexak eta liskarrak
SinopsiaTentsioa handitzen ari da kanpamentuetan: Carra eta Ainhoa Gorkarekin eztabaidan aritu dira pobrean, eta Yocahusek aberatsean protestatu dute janari faltagatik, garaipenak izan arren. Immunitate-jokoa, “Esferak”, gorriek irabazi dute Xegu eta El Killoren abiadurari esker, baina Chivitek istripu larria izan du eta ospitalera eraman dute. Nominazioetan Santa, Carra eta Lorea aurrez aurre daude, palmondoetan igo eta kokoak lortzeko. Gainera, Patxi eta Lur kapitainak manglarean bildu dira eta superjokoa iragarri da: polea, tirolina eta horma igoera.