loading

Animalien baldintzarik gabeko maitasuna

Abiapuntua

Animalien baldintzarik gabeko maitasuna

SinopsiaAste honetako ¿Animalien baldintzarik gabeko maitasuna¿ atalean Xabier Madariagak sei gazte gonbidatuko ditu animalien erreinuan murgiltzera. Andoni Lejardi eta Ari Alberdi Almike Izagirre eta bere kanitxeekin izango dira. Txakurren edertasun lehiaketen mundua ezagutuko dute eta Almikeren txakurrentzako ile-apaindegia bisitatzeko aukera izango dute. Markel Trecetek eta Mikel Sarrionandiak esperimentu txiki batean parte hartuko dute. Baserriko animaliekin egotera ohituta dauden 7 urteko haurrekin elkartu eta animaliei buruzko galdera batzuk erantzun beharko dituzte. Markelek eta Mikelek galderaren bat asmatzen ote duten ikusiko dugu¿ Ondoren, Bea Ochotorena, Ultzama Baserri Eskolako sortzailea ezagutuko dute. Baserri berezi honetan, abandonatutako 97 baserri-abere baino gehiago erreskatatu dituzte, eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonei ere lana ematen diete bertan. Beste animalia batzuekin ere ikusiko ditugu Markel eta Mikel, katuekin. Ane Zudaire Laukatu Elkarteko kidearekin egongo dira, elkarte honetan kalekatuak zaintzeko eta kalean dauden koloniak kontrolatzeko lanak egiten dituzte. Bestalde, Irune Sorazuk eta Maider Zubiatek animaliek gizakioi zenbateraino lagundu diezaguketen frogatuko dute. Alde batetik, Ane Garcia eta Javier Romero Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeko boluntarioekin egongo dira. Hortaz gain, Luka ezagutuko dute, autismoa duen 4 urteko haurra. Denbora darama zaldiekin terapia egiten, ¿ekinoterapia¿, eta Irune eta Maider Oñatiko Pottokalekura joango dira terapia hau ikusteko eta bertatik bertara bizitzeko.