Genero-identitateak deseraiki
SinopsiaAste honetan, genero-identitateak izango ditugu hizpide. ¿Genero-identitateak desereaiki¿ atalean generoaren pertzepzioa eta adierazpen pertsonala anitza dela ikusiko dugu. Xabier Madariagak sei gazte gonbidatu ditu genero-identitate ezberdinetan sakontzera . Markele Trecetek eta Luda Davidenkok Julen Gorosabel ezagutuko dute, bere burua pertsona trans ez-bitar gisa definitzen duen 27 urteko gazte donostiarra. Markelek eta Ludak bere errealitatea ezagutuko dute eta gizartean ohikoa den bitartasunetik at egoteak dakartzan zailtasunez eta oztopoez hausnartzera eramango ditu. Iker Clavero eta Ari Alberdi gizontasunaz arituko dira Aner Euskitzerekin, 20 urteko zarauztarrarekin. Gizon izateak dakartzan botereaz, pribilegioez eta erabakiez hausnartzeko aukera izango dute. Azkenik, Magda Adamek eta Cristian Osipek Mash Elizalde ezagutuko dute, 23 urteko gizonezko transa, eta Loratuz Lotu elkartearen sortzailea. Elkarte honetan pertsona transen inguruko hitzaldiak eta tailerrak ematen dituzte. Bere trantsizioaz ere arituko dira. Amaitzeko, esperimentu baten bitartez, Magdak eta Cristianek pertsona transek harreman sexu-afektiboak izateko dituzten zailtasun batzuk zein diren jakingo dute.