Norbait al dago?
SinopsiaNorbait Al Dago? saioan, Xabier Madariagak sei gazteri islamaren, budismoaren eta kristautasunaren errealitatea ezagutzeko aukera ematen die. Andoni Anduezak eta Janire Matillak islamaren inguruan sakontzen dute; Joseba Loyartek eta Lorea Iribarrek Amorotoko budista batekin elkartzen dira; eta Gorka Basterretxeak eta Maider Uribarrik Durangoko klausura-mojen egunerokoa partekatzen dute. Helburua, erlijio-aniztasuna gazteei hurbiltzea eta aurreiritziak apurtzea da.