Berdintasuna: atzerapausorik ez
SinopsiaAste honetan genero berdintasuna izango dugu ardatz Abiapuntua saioan. ¿Berdintasuna: atzerapausorik ez¿ atalean, Xabier Madariagak sei gazte bidaliko du lan, ardura eta rolen ikuspuntutik errealitate desberdinak ezagutzera. Hasteko, Magda Adamek eta Borja Martinez de Antoñanak Elena Rodriguez ezagutuko dute, 49 urteko zarauztarra, ingeniaria da eta Beasaingo Ingeteam enpresan goi kargua du. Emakume zuzendaria izateak dakartzan oztopo eta zailtasunak azalduko dizkie gazteei. Jason Alonso eta Cristian Osip Anita Alonsorekin egongo dira, 45 urteko emakume soldatzailearekin. Anita, enpresako emakume soldatzaile bakarra da. Gainera, Jasonek eta Cristianek 4 eta 10 urte bitarteko haurrekin esperimentu bat egingo dute. Hainbat ogibiderekin erlazionatutako pertsonaiak marraztea eskatuko dizkiete. Genero estereotipoetan oinarritutako emaitza jasoko ote dute? Bestalde, Ines Woldin eta Aitor Calzada Ispasterrera joan ziren eta bertan, Aritz Erkiaga eta bere familia ezagutu zuten. Aritz, Miamin zestalari profesional gisa urte luzez ibilitakoa da, baina Euskal Herrira itzultzean etxeko gizon izatea da bere lana. Honekin lotuta, esperimentu baten bitartez, kalera irtengo gara euskaldunok zaintza lanak eta etxeko lanak nola banatzen ditugun jakiteko.