loading

Nork bere erara bizitzeko erronka

Abiapuntua

Nork bere erara bizitzeko erronka

Sinopsia¿Nork bere erara bizitzeko erronka¿ atalean Xabier Madariagak ohikotasunetik ateratzen diren bizi proiektu ezberdinak ezagutzera bidaliko ditu gure gazteak. Zer da garrantsitzuagoa non bizi ala nola bizi? Hausnarketa sakona egingo dute gure gazteek egokitu zaien errealitatea bizi eta gero. Ari eta Luda Julen Axpe otxandiarrarekin egongo dira. Julenek 27 urte ditu eta 4 urte daramatza furgonetan bizitzen. Arik eta Ludak, hamar metro karratuan nola moldatzen den jakingo dute eta gau bat pasatuko dute bere etxe mugikorrean. Mikel eta Maria Nafarrora joango dira, Vianara. Bertan Igor Aizpurua eta bere familia ezagutuko dute. Laztozko etxe batean bizi dira, ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako filosofiarekin. Gainera, etxe alboan duten yurta batean, haurrentzako hezkuntza tradizionalarekiko alternatiba gisa, Hegazti baso eskola sortu dute. 4 Borja eta Markel ere Nafarroan izango dira. Gardalain herri okupa bisitatuko dute eta bertan, Joseba Fernandez ezagutuko dute. Proiektu hau duela 14 urte hasi zuen gazte talde batek eta ordutik, herriaren birpopulazio eta berreraikitze lanetan ari dira. Beste hainbat herritar ere ezagutuko dituzte, auzolanean arituko dira eta okupa mugimenduaren ikuspegia sakonago ezagutzeko aukera izango dute. Saio honetan ere ez da ohiko esperimentua faltako. Atal honetan helduak eta haurrak elkartuko ditugu, beraien bizimoduan garrantzitsuena zer den azal diezaguten. Adinaren arabera erantzunak zeharo ezberdinak direla ikusiko dugu.